XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argi-urratzean berriz, gorde direneko izarrak, ihitz nigar chortez pentzetako liliak eztiki bustirik, iguzkiaren phereka ephelari idekitzen eta zabaltzen dira lili horiek: churi, hori, urdin, gorri... bazterrez bazter dafaila bat ezin ederragoa hedatzen daukutela: gure begientzat atsegingarri.

Aphaindura horiek nun erosirik dauzkate lili horiek? Nungo dendariak ditu josi eta bakotcharen soinari soineoka hoin chuchen, hoin pulliki, izariz holako neurrian ezarri eta lothu?.

Sortzetikakoa dute liliek daukaten aphaindura, Jainkoari dute dena zor eta bakharrik Jainkoari.

Bainan ez choriak ez liliek ez diote Jainkoari ukho egin.

Orduak edo aroak jo dueneko, hor daude bethi eskerren bihurtzen; ukhan dituzten dohain eta edergailuekin Nausia bethi goresten dutela.

Pesta berezi bat badugu egun Saran, Girichtino maiteak.

Pertsulariak Saran ditugula eta, chapela eremaitekotan edo prima bat irabaztekotan, hemen ditugunan geroz, laster eginen dugu sarri horien entzuteko, orenak iraganen ditugu enheatu gabe, ardurazko griñak ahantzirik, egiazki hartuak eta altchatuak lurreko zerez goragoko eskualde argi batean.

Nundik dute gure iduriko diren bainan guk ez dugun errechtasun bat, dohain bat daukaten gizon horiek, gai baitira orenak eta orenak zoin gehiagoka hartzeko hi bahiz ni banuk joari emanez errefera den gutieneko durduzarik, duda mudarik gabe, behar ozkan bethi, eta kantuari doakon izarian, hitza badariotela geroago eta garbiago, geroago eta aberatsago... nundik dute holako jakitatea?.

Eskolan ikasiaren ikasiaz bildua? Eskolarik ez dute gutik gehienek.

Odolean dute; sortzetikako dohain bat dute hor.

Beraz, Jainkoari zor diote eta bakharrik Jainkoari, arratsalde gozoetako eta goizalde argietako chori kantariak bezala.

Bainan choriak ez daki zer dion, gogo egiazkorik ez duelakotz; pertsulariak ba.

Esku badugu guziek Jainkoaren ganik dauzkagun ahalen eta dohainen baliatzeko ongirako bezala gaizkirako.

Pertsulariek ere ba.